XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nik apaiz izan nai dedala ta zuk aitortza egingo dezula, esango diet etzi nere gurasoei.

Biontzat egun aundia izango da.

STOKLEN`go belardira ta VILLER`ko tontorrera elur-lore billa joango naiz biar.

Elur-lore aundi ta ederrak izaten dira an eta egun ortarako oroigarri izango zaigu.

Gabean, ni etortzerako, aitortza egiña izango dek.

HEINI`k nereganako begirunez, ni egun artan bakarrik utzi nai nindula, konturatu nintzan, eta baietz esan nion.

Atsalde artan bertan, mendirako bear zuan guzia gertu zuan: jantziak, oiñetakoak, zorroa eta abar...

Atsalde artan oiera goiz joan zan.

Nere aitortzaz ez genun geiago itzik ere esan.

Biaramonean esnatu nintzanean, HEINI jantzita zegon.

Orduntxe ari zan zorroko belarriak estutzen.

Gero nere oiera urreratu ta eskua luzatu zidan.

- Ikusi arte!, FRITZ maitea!.

Lenengo autoan NEUSTIFT`era joango naiz.

An Meza entzungo det, eta belarrira ixil-ixillik esan zidan: Zure alde ta onerako.

Esker onez eskua estutu nion, eta beste aldera begira lotan jarraitu nuan.

Egun artako nere jardueraz arrituta zegon OTTO.

Lore-baratzan exerita batzutan, eta bestetan joan-etorriaz iñorekin itz egin gabe ta nere asmoetan murgil eginda, ordu luzeak igaro bai`nitun!!!.

- Zertan zabiltza gaur?, galdetu zidan azkenean.

- " Pakean utzi nazazu ", erantzunda aurrera joan nintzan.

- Zoratu egin al zera?, zion parrez.

Ea ba, lenbailen sendatu!.

Ori esanda belardietara laxterka joan zan.

Bazkal-ondoan, elizan belauniko luzaro egon nintzan.

Ordun ezagutu nuan nere pekatuen itxuskeria ta Jaungoikoari barkazioa eskatzen nion.

Lengo bizitzagatik lotsa gorritan zegon nere biotza; eta aldi berean, andik aurrera obea izateko gogo biziz.

Bere graziaz garbia ta zintzoa izateko gogoz...!.

Ordun apaizari nere biotza zabaldu nion: (...).